10 URTEZ AZPIKO EUROPAKO XAKE TXAPELKETA IREKIA

(2018ko abuztuaren 20tik 29ra, Letoniako Riga hirian)



 

            90 minututan 40 jokaldi egin behar ziren. Gero, 30 minutu zituzten partida bukatzeko. Jokaldi bakoitzean, hasieratik, 30 segundo gehitzen ziren. Bederatzi partidako txapelketa zen.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA, 9 TXANDA JOKATU ONDOREN

 

1)      Artem Pingin (Errusia) (2.040) – 7’5 puntu.

2)      Clement Kuhn (Frantzia) (2.023) – 7’5 puntu.

3)      Artsiom Bialiauski (Bielorrusia) (1.633) – 7’5 puntu.

4)      Rudolf Pashikyan (Armenia) (1.489) – 7 puntu.

5)      Ivan Sabeljev (Errusia) (1.794) – 7 puntu.

6)      Vladimir-Alexandru Cnejev (Errumania) (1.831) – 7 puntu.

7)      Ediz Gurel (Turkia) (1.792) – 7 puntu.

8)      Marco Materia (Frantzia) (2.033) – 6’5 puntu.

9)      Marek Fizer (Txekia)  (1.764) – 6’5 puntu.

10)  Mykhailo Podolskyi (Ukrania) (1.623) – 6’5 puntu.

11)  Roy Vagman (Israel) (1.952) – 6’5 puntu.

12)  Aksel Bu Kvaloy (Norvegia) (1.943) – 6’5 puntu.

13)  Gordey Kolesov (Errusia) (1.819) – 6 puntu.

14)  Egor Kurchenko (Errusia) (1.657) – 6 puntu.

15)  Frederico V Silva Daniel (Portugal) (1.665) – 6 puntu.

16)  Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria) (1.992) – 6 puntu.

17)  Nishchal Thatte (Ingalaterra) (1.739) – 6 puntu.

18)  David-Alexandru Botea (Errumania) (1.550) – 6 puntu.

19)  Kamil Warchol (Polonia) (1.492) – 6 puntu.

20)  Semion Sapocinic (Moldavia) (1.637) – 6 puntu.

 

Orotara, 132 jokalari.

 

JAVIER HABANSEK MUGARRIA EZARRI ZUEN NAFARROAKO XAKEAN, BAINA DISTIRARIK GABE

 

 

Javier Habans Aguerrea, bere monitorearekin (Jesus De la Villa).

 

            Javier Habans Aguerrea Letoniako hiriburura, Rigara, joan zen bere adineko Europako Txapelketa jokatzera. Edozein nafar xakelarik nahiko luke aukera hori, horretarako maila edukita. Nolabait, Nafarroako xakean mugarri bat ezarri du bere parte hartzearekin.

 

            Ikasteko eta esperientzia hartzeko balio du, zalantzarik gabe, baina emaitzaren aldetik, nolabaiteko porrota izan zen txapelketa hau.

 

            Laugarren zerrendaburua zen, lehenengoarengandik 48 puntura. Azken emaitza 16. postua izan zen, ordea, bidean eloko 1.992 puntutik 76’8 utzita.

 

            Hondamendia dirudi, baina torneo asko jokatzen duten xakelari gazteen artean gorabehera hauek nahiko ohikoak dira. Beti ongi aritzea ezinezkoa da.

 

            Bigarren txandan 1.623ko Mykhailo Podolskyi ukraniarrarekin berdindu zuen eta hortik aurrera partidak “errazagoak” izan ziren, baina eloa galtzeko egokiagoak ere.

 

            Bosgarren txandan 1.710eko Daviti Nemsadze georgiarraren aurka galdu zuen, eloko 33’60 puntuko galera eragin ziona.

 

            Zazpigarren txandan 1.685eko Jan Zienkiewicz frantziarrarekin berdindu zuen. Buruko taldean geldi zitekeen, hala ere, baina beti torneoetako partidarik garrantzitsuena dena (azkena) galdu zuen. 1.794ko Ivan Saveljec errusiarra zen bere aurkaria. Eloko 30’40 puntu gehiago galduta, 16. tokiraino jaitsi zen sailkapen nagusian.

 

            Bitartean, Errusiako Artem Pingin lehenengo zerrendaburuak, 7’5 puntuz, txapelketa eraman zuen bere aldera.

 

            Adin horretako Europako xakelaririk nabarmenenak zeudela kontuan hartuta (132, hainbat estatutatik joanak), ez da hain leku txarra 16. postua. Eloko zerrendak xakelariak sailkatzen ditu, baina gero mahaian horren araberako emaitzak eskuratzea ez da hain erraza. Kontu jakina da hori. Edonolako partidetan hotz egoten jakiteko ikasbide baliagarria jaso zuen Javier Habansek, zalantzarik gabe. Eta emaitzak geroago etorriko dira, ziur.

 

2018-08-29.

 

Iturria: Nafarroako Xake Federakundea eta “http://chess-results.com/tnr367947.aspx?lan=2&art=1&rd=9&fed=ESP&turdet=YES&flag=30” webgunea.